XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEZA ENTZUTEKO BESTE ERA BATZUEK.

Len jarri degun era naiz onenetako bat izan, al guzian Apaiz berak esaten ditun otoitzak diralako, baña beti oyek esanian, erreztasunean, zer esaten degun eztakigula gerta giñezke. Ona bada noizean beingorako beste era batzuek.

1- Errosario Santua esan: astearte-ostiraletarako naigabezko misteriyoak ondo lirake errezatzea.

2- Pasioko gertaldik gogoz gogoratu, eta Jaunari eskatu laguntza ez geyago pekaturik egiteko.

3- Ama Birjiñaren jai egunetan beraren erazkun, deboziozko otoitzak esan.

Berebat egin beste Santuen egunetan.

4- Eriotz ona iristeko otoitzak egin.

Alaz guztiz bañan Jauna jasotzetik komunio ondoreraño, len jarri ditugun otoitzak animaren onerako on lirake esatea.